Nafarroako Alpinismo Taldeak 9 egun eman ditu Alpeetan eta bikain aritu dira.
Italiako Curmayeurren ostatu hartu zuten, eta bertatik bide hauek egin zituzten: Directa (300m, 7a+) eta Tour Rondera Bernezat Espoloia (300m, 6b+), Suizos Capucinera 6b+/A0 (7b), Arista Rochefort Aiguille du Rochefortera, Integral Este-Sur (500m, 6a) Pic Gambara, eta Diedro Locatelli (300, 6b+) Orco bailaran.
4.000 metrotan elurtea zela eta, goi mendiko jarduerak egiteko mugak izan zituzten. Hala ere, bikain aritu dira.