MONTAÑA Hace 4 años

NAFARROAKO IPAR MARTXAKO TXAPELKETA

NAFARROAKO IPAR MARTXAKO TXAPELKETA

Urriaren 10ean, igandearekin, Nafarroako Ipar Martxako Txapelketa lehiatuko dute Lodosan, 2ª Competición de Marcha Nórdica del Ebro Villa de Lodosa delakoan.

Ibilbidea 2,3 kilometro ditu eta kirolariek 5 buelta eman beharko dituzte. Osotara 11,5 kilometro egingo dituzte herrian eta Ebro ibaialko Paseo del Ferialen.

Bide-zoruaren azala zati guztieta berdina ez denez takoak derrigorrezkoak dira.

Federaturik gabeko kirolariek OPEN moduko proban parte hartu ahal izango dute. Ibilbide berdina egingo dute, baina kasu honeta 4 buelta eman beharko dituzte (9.2 km). 

IZEN EMATEAhttp://www.sailkapenak.com/es/evento/marcha-nordica-de-lodosa-2021

DATUAK:

  • Irteera eta meta Plaza de Españan.
  • Distantzia federatuak 11.5 km. OPEN 9.2 km.
  • Desnibela: Ibilbidea laua da.
  • Ordua: 10:00
  • Prezioa: 15€

ORDUTEGIA:

Irailak 9:

  • 17:00-19:00: Dortsalen banaketa udaletxean. 
  • 19:15: Bilera kultur etxean. 

Irailak 10:

  • 8:30-9:30: Dortsalen banaketa udaletxean.
  • 9:30: Hitzaldia lasterketaren argibidea emateko. 
  • 9:45: Korrikalariei deia kajoietara joateko. 
  • 10:00: Kirolari federatuen irteera. 
  • 10:20: OPENeko kirolarien irteera.
  • 12:30: Sarien banaketa Plaza de Españan.

IRTEERAK:

Minutuero 30 kirolari aterako dira.

Lasterketan FEDMEren arautegia eta kategoriak kontuan izango ditugu.

Nafarroako Txapelketan sariak jasoko dituzte nafarroako federazioko lehendabiziko 3 gizonek eta 3 emakumeek.

Irteeratik 400 metrotara hornidura izango da eta 2., 3., 4. eta 5. bueltan erabili ahal izango dute.

Stop & Go Foru Diputazioan izango da, metatik  150 metrotara.

Kirolariek boltsa bana jasoko dute bertako produktuekin eta "Lodosa Marcha Nórdica” takoekin.

Hemen duzue ibilbidea:

https://es.wikiloc.com/rutas-marcha-nordica/2a-competicion-de-marcha-nordica-del-ebro-villa-de-lodosa-no-oficial-83364887