MONTAÑA Hace 4 años

GR323 Bernoako galtzada aurkeztu da, Sakanako mandazainen Erdi Aroko galtzada

GR323 Bernoako galtzada aurkeztu da, Sakanako mandazainen Erdi Aroko galtzada

Atzo aurkeztu dute, Etxarri-Aranatzen, Bernoako GR 323 Galtzada ibilbidea. Bertan izan dira Sakanako Garapen Agentziako Paqui Urbitarte, Silvia Marañon Etxarri-Aranatzeko alkatea, Igor Erbiti obra zuzendaria eta Nicolas Jara Mendi Federazioko ordezkaria. Jarraian, Dastatu Sakana markako produktuekin auzatea egin dute.

GR323 homologatutako ibilbide berria da, Berrenoa edo Bernoako Erdi Aroko galtzadari balioa ematen diona. XIX. mendetik barnealditik kostaldera eta alderantziz lehengaiak eta elikagaiak garraiatzen zituzten mandazainek. Sakanako bihotzean dagoen ibilbide kultural eta natural hau Bakaiku, Etxarri Aranatz, Iturmendi eta Urdiaingo Udalek egokitu eta sustatu dute. Balizatutako 64 kilometroko bidezidorrak ditu, eta bi etapa nagusi, 11 aldaera, 4 desbideratze eta herri bakoitzean ibilbide zirkular bat.

Etxarri-Aranatz eta Urdiain arteko lehen etapak mendi irteera bat eskaintzen du baso batean, ehun urtetik gorako hariztiekin eta ondo kontserbatutako pagadiekin, non ibilbidea, batez ere, ondo kontserbatutako bidexka estuetatik igarotzen den, erabiltzaileak historiaren bidean sartzeko aukera izan dezan, mandazainen lanari eta Dos Pelos eta bere gizonen fusilamenduari eskainitako interpretazio-panel bi bisitatuz. Lehenengo etapa honek aukera ematen du San Adriango ermitara eta Intxusburuko tontorrera ere joateko.

Urdiain eta Etxarri-Aranatz arteko bigarren etapa oso menditsua eta ederra da, eta bat baino gehiago harrituko duen paisaiak ditu. Urdiaingo plazatik Urbasa mendilerroranzko igoera mendate eder batean hasten da, eta tarte horretan ia goranzko desnibel guztia metatzen da; eta, ondoren, mendilerroko muino zabal batetik lauago egiten  doa, Santa Marinako tontor, ermita eta gorde gabeko babeslekutik igaroz, atsedenaldi baten ondoren, igoera leunari Maiza (Baiza) ekin ahal izateko, eta Etxarri Aranatzera jaisten hasteko. Mendiko giroa eta bigarren etapa honetan ikusten diren ikuspegi panoramikoak ikaragarriak dira. Bigarren etapatik aurrerako aukerako desbideraketek Iruaitzeta eta San Adriango baselizara garamatzate, bi puntuek duten edertasunagatik derrigorrezkoak direnak.

Proiektu hau gizartearen babes zabalean eta ingurumenaren zaintzean oinarritzen da, neurri batean Babes Bereziko Gune bat zeharkatzen duelako, eta ohiko jarduerak (abeltzaintza eta baso-aprobetxamendua, batez ere) eta flora eta faunaren kontserbazioa hartu dira kontuan. 2015 urtetik pandemia hasierara arte, DeAmicitia GKErekin elkarlanean auzolandegiak antolatu dira, beste geografia batzuetatik etorritako gazteak aritu dira galtzada berreskuratze lanetan. Hauetaz gain, lau herrietako hainbat herritar galtzada berreskuratzen aritu dira azken urteetan.

Ibilbideko track-ak, gps gailuetan erabiltzeko, www.sakana.eus/gr-323-bernoa webgunean deskarga daitezke. Bertan, ibilbidearen informazio eta interpretazio paneletako informazioa eta triptiko bat ere aurki daitezke. Eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen bidezidorren bilatzailean 

 

📸 Más imágenes