Otsailan ere Iruñeko Planetarioan eraskuketa hau ikusteko aukera duzue, " Más allá de la cumbre. Los orígenes del montañismo en Navarra – Gailurratik harago. Mendizaletasunaren jatorria Nafarroan” izenekoa, Nafarroako Artxibo Garaikideak antolatuta.
Bertan, otsailaren 26an, larunbata, 18:00etan, mahi-inguru bat egingo dute non Juan Mari Feliu Dor bidezidor balizatuen aitzindariak eta FNDMEko egungo Bidezidorren Batzordeko kideek Nafarroako mendi-ibiliak, ibilbide homologatuak, jatorria, aurrekariak eta egungo egoera aztertuko dituzten.
Erakusketak 23 panel eta 11 beira-arasa ditu, etapatan banatuta: gerra Zibilaren hasieratik, 1939tik 1960ra, 1960tik 1970era, eta espedizio handiei eskainitako azken etapa, Daulaghirira igo arte. Mendia jendarteratzeko panel bat ere sartu da.
Erakusketa-materiala Artxibo honetatik dator, Juan Mari Feliu eta Roberto Carballedak emandako dokumentuak, argazkiak eta diapositibak barne, baina AGNk ere parte hartu du mendi talde zaharrenen estatutuekin, Museoak Nicolas Ardanazen argazkiekin eta Filmotekak Vianako Printzea Erakundearen talde zaharraren espeleologia dokumental batekin. Gainera, mendiko 4 aitzindari grabatu dituzte: Feliu, Roberto Carballeda, Mª Puy Alzugaray eta Paquita Bretos. Horiek ere erakusketaren parte dira.
Gainera, jarduera osagarri gisa, 4 mahai-inguru/hitzaldi antolatu dira, abenduko larunbatetan eta urtarrilean 18: 00etan Planetarioan.
Juan Mari Feliuren lan handiak posiblea egin du ekitaldi hau izatea, gure esker ona adierazi nahi baitiogu.