Egungo baldintzak ikusirik, Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirol Federakundetik ohar hau helarazi nahi dizuegu mendizale guztioi:
Azken egunetako eguraldiagatik, mendiaren baldintza arriskutsuak areagotu egin dira; elurra urtu eta azken hotz boladek elur geruza oso gogorra bihurtu baitu.
Guzti honek, gure irteerak aurreikuspen eta kontu handiagoz prestatzera behartzen gaitu, segurtasun materiala, alegia kranpoiak, pioleta, kaskoa, berokia eta frontalak, inoiz baino beharrezkoagoak izanen direlarik, eta momentu oro, gure gaitasun eta esperientzien balorazio kontzientea eginen dugularik.
Tenperatura baxuak direla eta, oinak eta eskuak behar bezala babestea gomendatzen dugu. Ez dugu gomendatzen erraketak erabiltzea. Segurtasun-arrazoiak direla eta, ez dugu gomendatzen erraketak erabiltzea.
Hortaz, disfrutatu mendiaz baina kontuz ibili!!