“Mendia, errendimendua eta osasuna. Abdominalak, jarrera hipopresiboak eta zoru pelbikoa” izeneko jardueraren izen ematea ireki dugu www.mendizmendi.com helbidean.
Apirilaren 23an izango da dena Printzearen Egoitza Gorenean. Jarduera horrek hitzaldi bat eta tailer praktiko bat izango ditu (hitzaldirako, edo hitzaldi eta tailerrerako eman daiteke izena) Lidón Sorianok emanda (Jarduera Fisikoko eta Kiroleko doktorea, fisioterapeuta espezialista zoru pelbikoan).