MONTAÑA Hace 3 años

ERROKANRIKO GOI PIRNIOA 11. IBILALDIA

ERROKANRIKO GOI PIRNIOA 11. IBILALDIA

Irailaren 24an egingo dute ibilbiea honek itxiko du 2022ko Nafarroako Ibilbide Luzeko Mendi Ibilaldien Txapelketa.

Erronkari Pirinioak Elkateak antolatutako proba hau Isabako Asolazetik abiatuko da goizeko 8:00etan.

Izen-ematea irekita dago iralaren 22 arte www.mendizmendi.com webgunean.

Izen ematea aldez aurretik egin behar da, egunean bertan ez da egiterik izango.

FITXA TEKNIKOA IKUSI HEMEN

IKUSI HEMEN IBILBIDEA

 

Aurten, ohiko 2 ibilbideal prestatu dituzte 25,7 km y 27,3 km:

Ibilbide luzea:

Asolaze kanpina, Errege bidea (GR321) Belaguako amildegiraino, hortik (GR321.2) Mata de Hayaraino. Metro batzuk Frantziarako errepidetik eta Belaguako amildegitik, errepidearen igoerarekin bat egin eta Zemetoko bidea hartu (GR321.2) Belaguako aterperaino heltzeko. GR12 Arrakogoitiko leporaino eta hortik lepora igotzen da Pirinioetako goi-ibilbidetik, non markak bertan behera uzten diren Lakartxelako puntarako azken igoerari aurre egiteko. Metro batzuk jaitsi igotzeko bidetik, eta beste isurialdetik jaitsi, lur deserosotik eta bide-arrasto gutxirekin Lapatiako  leporaino. Larrondoko igoera eta jaitsiera, berriz ere kontrabandisten bidearekin bat egiteko. Arazidoia, Ikalterrea eta azken jaitsiera GR321 E2 errepideraino. Azken metroak errepidez Asolaze kanpineraino.

 

Ibilbide laburra:

Asolaze kanpina, Errege bidea (GR321) Belaguako amildegiraino, hortik (GR321.2) Mata de Hayaraino. Metro batzuk Frantziarako errepidetik eta Belaguako amildegitik, errepidearen igoerarekin bat egin eta Zemetoko bidea hartu (GR321.2) Belaguako aterperaino heltzeko. GR12 Arrakogoitiko leporaino eta hortik GR321.1 kontrabandisten bidetik Lapatiako leporaino. Larrondoko igoera eta jaitsiera, berriz ere kontrabandisten bidearekin bat egiteko. Arazidoia, Ikalterrea eta azken jaitsiera GR321 E2 errepideraino. Azken metroak errepidez Asolaze kanpineraino.