2022ko Mendi Lasterketen Taldekako Nafarroako Txapelketa urriaren 9an izango da URDAZUBIKO KONTRABANDISTEN LASTERKETAN. Taldekako izen ematea gestordeportivo@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, irailaren 30 azken eguna izango da.
Taldeen betebeharrak:
- Gizonen edo emakumeen taldeak izango dira.
- Gizonen taldeek 3 eta 8 arteko partaideak izango dituzte. Emakumearenak 2 eta 8 artean.
- Txapelketan klub bakoitzeko lehendabiziko hiruen denborak izango ditugu aintzat, Nafarroako mendi federatuak badira. Korrikalariak bere federatu txartelan agertzen den mendi taldekoa da. Gizoenen kasuan, lasterkariak 2 edo gutxiago badira, klubetako sailkapenean ez da agertuko klub hura. Gizonen kasuan, klub bakoitzako gutxienez 3 lasterkari sailkatu beharko dira klubetako sailkapenean agertu ahal izateko.
- Lasterkari bakoitzak izen ematea egin beharko du txapelketari dagokion lasterketan.
- Parte-hartzaileek gutxienez 18 urte izango dituzte. Denboraldi osoan kontuan hartu beharreko adina izango da parte-hartzaileak lehiaketaren urteko abenduaren 31n duena.