Aurten Qibu klinika sartu da aseguruaren zentro itundu gisa. Zentro berri horri esker, arretak hobera egitea lortu dugu, guardiako traumatologoa baitute. Hala ere, zentrotik jakinarazi digutenez, asteburuan ez dute laguntza handirik, larunbat eta igandeetan istripua izaten duten pertsonak zain egoten baitira astelehen edo asteartean aseguruari partea emateko. Horrela, egun horietan jende asko joaten da zentrora, eta, beraz, kontsultak kolapsatu egiten dira, itxarote-denborak luzatzen dira, eta ezin da beti hitzordua egunean eman.
Gogorarazi nahi dizuegu istripu bat dagoenean 696907374 telefonora deitu behar duzuela partea emateko, eta hor adieraziko dizuete zer egin eta asteburuetan traumatologoari abisua emango diotela istripua izan duen pertsonarekin harremanetan jar dadin. Istripua asteburuan gertatzen bada, une horretan istripu-partea emateko eskatzen dizuegu, izapide guztia arinagoa izan dadin.
Zuzenean zentrora ez joateko eskatzen dizuegu, beti deitu behar baita 696907374 zenbakira partea emateko.
Gogoratu istripua atzerrian gertatzen denean 0034 913 939 030 telefonora deitu behar dela.