Azaroaren 12an Erreka Mendi Eguna ospatuko dute eta aukera ezin hobea izanen dugu goi mailako proiekzio eta alpinista haundi bat ikusteko. Alex Txikon alpinista haundia izanen da berriro Donezteben, bere azken proiekzioarekin, ANWAR (Argiz betea)
Apirilean Bilbon, Euskalduna Jauregian aurkeztu eta Europako hiri desberdinetan proiektatu ondoren, Nafarroan lehenengoz Donezteben, Erreka Mendi Egunean estreinatuko du Alexek pelikula.
Nepalen, Sierra Leonan eta Pakistanen filmatutako pelikula honek, Alexen neguko Manaslu 2021 (Nepal) espedizioan murgiltzen gaitu. Kutsatu gabeko lehenengo espedizioa da, eguzki panelekin bultzatua. Sistema jasangarri honekin, Pariseko akordioa errespetatzen dute, marka energetikoa txikitzen.
Honekin lan solidario bat hasten du Alexek, EKI fundazioaren laguntzarekin. Alexek Sierra Leonan EKI Fundazioak egiten duen lana ezagutuko du, non eskoletan eta ospitaleetan energia-autonomia ahalbidetzen dituzten eguzki-energia sistemak eskaintzen dituzten.
Alexen proposamena, Diamerrren (Pakistan), beretzat oso berezia den Günter Messner Mountain eskolan berdina egitea da. Honekin, bi kultur oso desberdinak baina era berean berdinak elkartuko ditu. Bihotz oneko lan askoren proiektua da, pandemia garaian zailtasun askorekin filmatutakoa eta Alexen hitzetan “ balio humanitarioak azpimarratu nahi ditut, eta uste dut ikusleak ikusi ahalko duela ze gaizki banatuta dagoen lurra. Asiako ze lurraldean jaiotzen zaren arabera, bizitza ona izateko aukerarik gabe haziko zara, gauza berdina gertatzen da Afrikan. Ikusleak pentsatu, empatizatu eta islatu ahalko du haur hauen oportunitate faltari buruz “.