Datorren azaroaren 30ean Nafarroako Gobernuak 2022ko kirol merituaren urrezko domina eta zilarrezko dominak banatuko ditu.
Urrezko domina Nerea Pena kirolariak jasoko du. Zilarrezko dominetako bat Nicolás Jararentzat izango da. Nicolás, Oberenako mendi sailean egiten duen lanaz gain, federazioaren Bidezidorren Komitearen kidea da eta mendi-ibilien eta bidezidorren alde egindako lana saritzen da.