MONTAÑA Hace 9 años

BERAKO XIII MENDI MARATOI ERDIA

BERAKO XIII MENDI MARATOI ERDIA

Apirilaren 9 igandea, ospatu zen Beran, Mendi maratoia erdia. Oier Ariznabarretak (Durango) 1:44:05eko denborarekin eta Maria Zorrozak (Gernika) 2:02:10ekoarekin, irabazle suertatu dira gaur Berako (Nafarroa) XIII. Mendi maratoi erdian. Ariznabarretak ez du arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Beñat Katarainen (Zegama) eta Jon Ugalderen (Andoain) aurretik hurrenez hurren, Larun mendia punturik altuena zuen (900 metro) eta 2700 metrotako desnibela zeukan 21 kilometrotako ibilbide gogorrean.

Irabazleak ezin izan du berak 2014n ezarri zuen errekorra hobetu, 1 ordu, 37 minutu eta 30 segundutakoa. Ibardineko tarteko helmuga, 150€ tan saritua, beratentzat izan da ere.

Emakumezkotan, lehenengoz Maria Zorroza (Gernika) izan da Berako polikiroldegiko helmugara iristen, Laura Sola Uztarroztarraren azken 3 ediziotako irabazle) eta Alizia Olazabal Irundarraren aurrretik.

547 korrikalarik parte hartu duten lasterketan, haietatik 530 iritsi dira helmugara. Jende asko hurbildu da bero izugarri batekin dihardun duen laterketaz disfrutatzera. Dena den ez da apartekorik egon.

Isabako Txapetera Landetxean asteburua pasatzeko zozketako boleto saritua 147a izan da.

ABSOLUTUA GIZONEZKOAK 

1. Oier Aiznabarreta 1:44:05

2. Beñat Karatarin 1:46:57

3. Jon Ugalde 1:48:42

ABSOLUTA EMAKUMEZKOAK

1. María Zorroza 2:02:10

2. Laura Sola 2:07:53

3. Alizia Olazaba 2:11:181

BETERANO GIZONEZKOAK 

1. Carlos García 1:4841

2. José Luis Beraza 1:55:06

3. Javier Cuadrado 2:04:20

BETERANO EMAKUMEZKOAK

1. Alizia Olazabal 2:11:18

2. Rosa Uribe 2:21:26

3. Ana Reina 2:29:18

📸 Más imágenes