MONTAÑA Hace 8 años

BERAKO MENDI ITZULIA

BERAKO MENDI ITZULIA

Agerra Mendi Taldeak, datorren igandean Maiatzak 21, hamairugarren urtez Berako Mendi itzulia antolatuko du, 28 kilometroko dituen oinezko martxa. Izen emateak (mendizmendi.com) webgunean egin daitezke edota egunean bertan goizeko 6etatil 7:50etara, taldearen egoitzan. Agerra auzoan, 10€ federatuentzat (federatuaren txartela aurkeztu behar da) eta 12€ federatuta ez daudenentzat. Puntu honetan bertan emanen zaio hasiera ibilaldiari, goizeko 7 eta 8ak artean.

Partaide bakoitzak kartulina bat josoko du, kontroguneetan erakutxi izanen duena: Zigorriagan (1h eta 1h25m artean), Intzolan (1h50 eta 2h45), Larunen (3h10 eta 4h45), Lizuniagan 83h55 eta 4h45), Larregainetan (25km eta 7h30) eta elkartera iristerakoan (5h15 eta 8h), Ibilbidean zehar 5 anoa puntu egonen dire edari eta janariekin eta azkeneko bat Agerran.

Ohizkoa den bezala, hasiera batean egin zen ibilbidea alderantziz eginen da eta Larunera igotzeko aukera egonen da, ibilbideko puntu altuenerat.

Partaideak Agerran hasiko dute ibilbidea eta lehenengo jomuga Zigorriagan izanen dute, 6 kilometroan, Manttale eta Ibardin pasa eta gero, Erentzuneko igoeratxoa egin eta Intzolako jeitsiera iritisiko da ibilbidea, Hortik, Deskarga igoko da, Iesola benta pasatuz eta Zizkuitz arte igoko da Larun ttiki eskuinean utziz. Bide horretan Maurice Abeberriren homenez egindako eskulturaretik pasako da. Zizkuitzetik Larun igoko da, ibilbideko punturik altuena delarik 900 metrorekin, gero Lizuniagara jeisteko 4,5 kilometro dituen jeitsierarekin. Larunera igo nai ez dutenek zuzenean Lizuniagara jeitsiko dira bi ibilbideak elkartuko diren puntura. Puntu horregatik, ehiza postuetatik pasako da, aurreko urteetako ibilbidea jarrituz, Santa Barbararaino (400 metro) eta hortik 3 kilometrotako jeitsiera Agerra Mendi Taldearekin elkartera jeisteko. Ibilbide zirkular honek ezin hobetuz bistak  eskeiniko ditu.

Larun gainetik pasatzen den ibilbideak eta bai Larun Alde batera utziz zeharkatzen duenak 28km izango ditu, baina lehenengoak 1750 metroko desnivela izanen du eta bigarrenak 1250.

Nafarroako Mendi Federazioak antolatuko Nafarroako Mendi Martxen Txapelketaren barruan dago Berako Mendi itzulia.

 

📸 Más imágenes