Aurten, urriaren 1ean Irurtzunen ospatuko dugu, Iratxo Elkarteak eta G.M. Boscosek antolaturik.
Goizeko 9:00etan Frontoitik abiatuko den ibilaldia antolatu dute mendi talde hauek. Bi aukera egongo dira: 14 kilometrokoa eta 9koa. Ondoren plazan zizka-mizka egongo da eta gero norberak ordaindutako bazkaria eta dantzaldia.