MONTAÑA Hace 8 años

ESTATUKO MENDI-IBILIAREN XXV. JARDUNALDIAK

ESTATUKO MENDI-IBILIAREN XXV. JARDUNALDIAK

Urriaren 27, 28 eta 29an Oronozek eta Urdazubik hartu zituzten FEDMEko Estatuko Mendi-Ibiliaren XXV. Jardunaldiak, Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak antolaturik.

14 lurraldetako federazio, FEDME eta FCM Portugaleko bidezidorren arduradunak bildu ziren larunbat goizean, mendi-ibiliari buruz solasteko eto haien lurraldetako egoera azaltzeko.

Bazkaldu ondoren, Urdazubin lan egiten jarraitu zuten eta mahi inguru bat egin zuten. Bertan, eta estatu maian lehenengoz, mendiko bidezidorren erabilpen anitzei buruz hitz egin zute partahide hauek: Raquel Antonio eta Rubén Aguado Espainiako Zaldi Kirol Federazioaren izenean, Luis Antonio Marquina eta Antonio Serrano, Aragoiko Txirrindularitza Federazioaren izenean eta Antonio Turmo FEDME ordezkatuz.

 

Geroxeago, izan zen afarian Juan Mari Feliuk merezitako omenaldia jaso zuen. Mendi-ibiliaren alde egin duen etengabeko lana sutsuagatik.

 

Igandean, Bertizko Parke Naturala bisitatu ondore, jardunaldiei amaiera eman zizkieten.

Hortaz aparte, lagunek ere bista ugari egin zituzten: Amaiur, Elizondo feriak eta Urdazubiko monastegia eta leizezuloak.

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak, berta parte hartu zuen guztiak bertaratu izana eskertzen die.

INFO FEDME

📸 Más imágenes