Aurten berrikuntza nagusi batekin heldu zaigu Errekaren Mendiaren Egunean. Izan ere, bi jardunaldi izanen ditugu.
Abenduaren 16an, larunbata, Victor Volodin mendizale errusiarra egonen da gure artean. Sobera ezaguna ez bada ere, gauza hagitz interesgarriak egin ditu mendiaren munduan eta " El Leopardo de las nieves" proiekzioa eskeiniko digu. 19:00etan izanen da hitzordua Doneztebeko Leku Eder Zineman.
Abenduaren 17an, aldiz, aski ezaguna dugun Alex Txikonen txanda izanen da. Europan barrena izugarrizko arrakasta izaten ari den " Everest, un reto sobrehumano" proiekzioa eman du, 18:00etatik aintzinera, eta baita ere Leku Eder Zineman.
Sarrerak Doneztebeko Titi Ostatuan, Berako Errekalden eta Elizondoko Intzan daude salgai, 5 eurotan. Sarrerak bi jardunaldietara sartzeko eskubidea ematen du.