Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundean antolatu du eskalada aste bat Rodellarren, 12 urtetik aurrerako gazteentzat.
Rodellar eskalada-eskola munduko ospetsuenetariako eta ederrenetariko bat da. Partehartzaileek, Guara Mendilerroko Parke Naturaleko txoko hau ezagutzeaz gain, lagun berriak egiteko ere aukera izango dute. Nafarroako Kirol Jokoetako parte-hartzaileek lehentasuna dute.
MENDIAN FEDERATUA IZATEA EZINBESTEKOA DA.
Izen-ematea irekita dago: www.mendizmendi.com -en ekainaren 25a arte.
* Prezioa: 280€.
* Iraupena: Uztailaren 2tik 8ra, 7 egun. Jarduera uztailaren 2an goizeko 11:00etan hasiko da Rodellarko Kanpinean eta uztailaren 8an arratsaldeko 17:00etan bukatuko da.
* Parte hartzaileen kopurua: 20 lagun.
* Adina: 12 urtetik aurrera.
PREZIOAREN BARNE:
* ostatua: Rodellar kanpineko kabainetan edo aterpetxean
* otorduak: gosaria, zizka-mizka eta afaria
* monitoreak, mendi gidariak eskalada eta mendian ibiltzeko
EZ DAGO BARNE:
* Joan-etorriak Iruña – Rodellar – Iruña
* Bestelako jarduerak: arroila-jaitsiera, neoprenoen alokaera, etab.
KONTUAN IZAN:
Aldez aurretik abisatu behar bereziren bat badago: alergiak, heziketa arolkoak , etab.
Partehartzaileek ekainaren 28 baino lehen esan beharko diote federazioari zer material teknikoa behar duten