MONTAÑA Hace 7 años

ESPAINIAKO ZAILTASUN, ABIADURA ETA PARAESKALADA TXAPELKETA

ESPAINIAKO ZAILTASUN, ABIADURA ETA PARAESKALADA TXAPELKETA

Espainiako Zailtasuna, Abiadura eta Paraekalada Txapelketa jokatu dute urriaren 12, 13 eta 14an. Antolatzaileak izan dira Mendi eta Eskalada Kirolen Espainiako Federazioa, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea, Rocopolis eta Entreprises.

Kategoria nagusiko eskaltzaile hoberenak aritu dira 3 egun hauetan ikusle askoren aurrean.

Ostiralean, lehiaketa hasi baino lehen abiadura horma inauguratu zuen Ana Herrera kontseilariak. Horma hori Europako laugarrena da eta ezinbestekoa da Tokyoko joko olinpikoak prestatzeko.

Halaber, igandean Iñaki Ochoari homenaldi bat egin zioten, Anapurnan zendu zelako 10. urteurrenean.

Nafarroako Eskalada selekzioak modalitate guztietan parte hartu zuen. Emaitzarik onena Pablo Blancok lortu zuen. Paraeskaladako (AU2 modalitatean) txapelketa irabazi du Pablok. Abiaduran Asier Cobo eta Iker Carrera finalean sartu ziren eta 8.0 eta 9.0 postua sailkatu ziren hurrenez hurren. Asierrek Nafarroako abiadura errekorra lortu du.

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak eskerrak eman nahi die kirolari guztiei, Rocopolisera hurbildu zen jende guztiari, beste anotolatzailei, babesle guztiei eta txapelketen erri eman duten hedabide guztiei.

Txapelketaren kronika irakurri nahi baduzu klikatu hemen

 

https://