Nafarroako mendi eskiko taldeak Espainiako txapelketa hirukoitzan parte hartu du, otsailaren 8an, 9an eta 10ean Boi Taullen izan dena.
Kategoria nagusian Imanol Armendariz eta Juanjo Goikoetxea, junior kategorian Nahia Azkona eta Rita Jiménez; eta kadete kategorian Xabier Tous eta Carlos Ziganda dira taldearen partaideak.
Neskak podiumera igo ziren; Nahi Azkona behin sprint txapelketako 3. postua lortu zuelako; eta Rita Jiménez bitan, banakako txapelketan 2.a eta krono txapelketan 3.a izan zelako.
Ostiralean sprint txapelketa izan zen eta hauexek dira nafartarren emaitzak;
- Nahia Azkona 3.a
- Rita Jiménez 4.a
Probaren kronika hemen
Sprint txapelketako sailkapena hemen
Larunbatean banakako lasterketaren txanda izan zen. Hauexek dira nafartarren emaitzak:
- Juanjo Goikoetxea 49.a
- Imanol Armendariz 61.a
- Rita Jiménez 2.a
- Nahia Azkona 4.a
- Carlos Zuñiga 25.a
Probaren kronika hemen
Banakako txapelketako sailkapena hemen
Igandean krono txapelketan aritu ziren eta hauexek dira nafartarren emaitzak:
- Juanjo Goikoetxea 32.a
- Imanol Armendariz 50.a
- Rita Jiménez 3.a
- Nahia Azkona 5.a
- Xabier Tous 17.a
- Carlos Zuñiga 26.a
Probaren kronika hemen
Krono txapelketako sailkapena