MONTAÑA Hace 7 años

2019KO UDAKO KANPALDIAK, MENDI ZEHARKALDIAK ETA AUZOLANDEGIAK

2019KO UDAKO KANPALDIAK, MENDI ZEHARKALDIAK ETA AUZOLANDEGIAK

Belarouat proiektuari esker 2019ko udan jarduera hauek izango ditugu:

  • kanpaldiak Belaguan, 2002an, 2003an eta 2004an jaiotakoentzar  
  • kanpaldiak Lescunen 2005ean, 2006an, 2007an, 2008an eta 2009an jaiotakoentzat 
  • mendi zeharkaldiak Belaguan, 2002an, 2003an eta 2004an jaiotakoentzat 
  • mendi zeharkaldiak Lescunen, 2002an, 2003an eta 2004an jaiotakoentzat 
  • auzolandegiak Belaguan 1994ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoentzat, jarduera hasiko den egunen 18 urte badituzte
  • auzolandegiak Lescunen 1994ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoentzat, jarduera hasiko den egunen 18 urte badituzte

Jaruderetan Pirinioetako bi aldetako neska-mutilek parte hartuko dute.

Frantsesa jakitea ez da ezinbestekoa, baina frantsesaz aritzeko aukera paregabea da.

Aurreinskripzioa martxoaren 18an 12:00etan irekiko dugu eta martxoaren 29an 14:00etan itxiko dugu. Helbide honetan egingo da:  www.mendizmendi.com 

Leku gutxi daude. Epea behin amaituta, ordenaren arabera inskripzioa egingo da.

 


 

BELAROUAT EFA 214/16 “BELAGUA ETA LABÉROUAT, LARRAKO ATEAK ETA ANIE, PIRINIOETAKO ONDARE NATURALAREN BALORIZAZIORAKO ESTRATEGIA BAT” proiektua dela-eta, mugaz bi aldeko kirol, hezkuntza eta formakuntza programa oso bat antolatu dugu, Pirinioetako ondare naturalaren balorizatzeko.

 

FEDER eskualdeko garapenerako Europako funtsak proiektu hau aldi berean finantziatzen du.