MONTAÑA Hace 7 años

GAZTEEN URTEKO TOPAKETA

GAZTEEN URTEKO TOPAKETA

Gazteriaren Batzordeak Gazteen Urteko Topaketa antolatu du. nafarroako mendi federatuentzak zein beste lurraldetakoentzat. Halaber, alpinismo zentroei gonbitea luzatu diegu. Gauzak horrela, lagun berriak egiteaz gain, esperientziak partekatzeko aukera ere izango dugu. 

18 eta 30urte arteko gazteentzat jarduera hau maiatzaren 10etik 12ra Etxarri Aranazko Kanpinenan izango da.

Hainbat jarduera antolatu ditugu eskaladan aritzen diren kirolarientzat:

* eskalada tutoretzapean (6a arte)

* eskalada tutoretzapean (7a arte).

* eski erreparatzeko tailerra.

* aseguru mugikorrak jartzeko tailerra.

* materiala probatu.

Topaketa hau ez da eskaladako hastapen ikastaro bat. Kirolari bakoitzak autonomoa izan behar du eta bere materiala ekarriko du.

Ezinbestekoa da Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen lizentzia izatea parte hartu ahal izateko.

Izen-ematea irekita: www.mendizmendi.com 

Prezioa:

 * 25€ Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen lizentziadunak.

 * 35€ beste lurralde bateko mendi federatuak.

Prezioaren barne: 2 gau erdi pentsioan, jarduerak eta oparitxo bat.

EZ DAGO BARNE: joan-etorriak parte hartzaileen kontu izango dira.

BILTZEKO ORDUA: maiatzaren 10ean 19:30ean Etxarri Aranazko Kanpinean (https://goo.gl/maps/AVVFNwjzzq22).