BELAROUAT EFA 214/16 “BELAGUA ETA LABÉROUAT, LARRAKO ATEAK ETA ANIE, PIRINIOETAKO ONDARE NATURALAREN BALORIZAZIORAKO ESTRATEGIA BAT” Proiektuari esker, Belaguako Aterpea birgaitzeaz gain, hainbat jarduerak egingo ditugu. Horietako bat ekainaren 15 eta 116an egingo dugun mendi ibilaldia Belagua eta LAberouat aterpeak lotuko dituena.
Iaz ere egin genuen eta aurtengoa ezberdina izango da. Ibilaldi bikoitza egingo dudu, hau da, larunbatean Ángel Olorón aterpetik L’Abérouat aterpera, gaua aterpean emango dugu eta igandean itzuliko gara Lescundik San Martingo Harrira.
Izen ematea egingo dute www.mendizmendi.com -en, eta gaur 14:00etan irekiko dugu:
• Izen-ematea (Iruñetik autobusa barne), 11€ http://www.mendizmendi.com/Actividades/Actividad.aspx?i=615
• Izen-ematea (autobusarik gabe), 5€ http://www.mendizmendi.com/Actividades/Actividad.aspx?i=616
EGITARAUA:
Ekainaren 15ean:
- 6:00etan: autobusa aterako da Iruñeko Mendillorriko tximiniatik.
- 8:00etan: Belaguako Ángel Olorón aterpera iritsiera, mendi ibilaldia hasiko da (El Ferial eta San Martingo Harriaren arteko ibilbidea autobusez egin beharko da, autobusarik gabe izen eman dutenek bere kotxez joango dira). Ibilbidearen erdian hamaiketakoa izango da, antolatzaileen kontura.
- 16:00etan Lescungo L’Aberouat Aterpera iritsiera.
- Denbora librea. Gaua L’Abérouat aterpean emango dute erdi pentsioan.
Ekainaren 16an:
- Gosaria
- 8:00etan mendi ibilaldia abiatuko da. Partaide bakoitzari picnic poltsa bana emango diote.
- 6:00etan San Martingo Harrira iritsiko dira eta autobusa Iruñera joango da.
IZEN-EMATEAREN BARNE:
- Joan-etorriak autobusez (11 eurokoa aukeratzen badu).
- Eguneko istripu asegurua (federazioko C modalitateko lizentzia ez dutenentzat).
- Hamaiketakoa ibilbidearen erdian ekainaren 15ean.
PARTAIDE BAKOITZAK ORDAINDUKO DU ATERPEA, ekainaren 15eko gaua erdi pentsioan, prezioa 38,50€.
Federazioak erreserbak egingo ditu.
IBILBIDEAREN DATUAK:
- Ekainaren 15ean: Ángel Olorón Aterpea – San Martingo Harria – L’Abérouat. Distantzia total 18 km. eta 1050 metroko desnivela.
- Ekainaren 16an: L’Abérouat Aterpea– Anie – San Martingo Harria Distantzia 14 km. eta 1.200 metroko desnivela.
ADI! Nahiz eta ekainaren 15ean hamaiketakoa antolatzailearen kontura izan eta ekainaren 16an picinic poltsa izan, partaide bakoitzak gainerako ibilbidea egiteko janaria eta edaria parte hartzailearen kontu izango dira.
Federazioak antolatu du Club Pirineos del Rocal taldearen laguntzarekin.
Mugaz bi aldeko jarduera honetan Pirinioetako bi aldetako mendizaleek parte hartuko dute.
FEDER eskualdeko garapenerako Europako funtsak proiektuaren %65ekoa finantziatu du Interreg V A Espainia – Frantzia – Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).
POCTEFAren helburua da Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugako zonaldeko giza integrazio eta integrazio ekonomikoa sendotzea. Horretarako, eta lurraldeko garapen jasangarriaren ikuspuntutik, laguntza honen ardatza da mugaz bi aldeko jarduera antolatzea arlo hauetan: ekonomian, gizartean eta ingurumenan.
