MONTAÑA Hace 6 años

GR® 321 Errege Bidea bidezidorraren homologazioa Erronkaribaren

GR® 321 Errege Bidea bidezidorraren homologazioa Erronkaribaren

Belarouat Proiektuan sarturik eta Erronkaribarko Batzorde Nagusiak bultzatuta, Bidezidorren Batzordeak GR® 321 Erronkariko Errege Bidea homologatu du.

Bere 63 kilometroek hegoaldetik iparraldera bailara osoa zeharkatzen dute, Burgitik Arrakogoitiko leporaino, Eska ibaiertzean kokaturiko herriak bisitatuz, gainerako bailarako herrietara sortutako hiru adarretatik heltzen delarik.

"Bidezidorren biltzailean" ibilbide osoko topogia, etapen deskribapena track-ak ditugu.


BELAROUAT EFA 214/16 “BELAGUA ETA LABÉROUAT, LARRAKO ATEAK ETA ANIE, PIRINIOETAKO ONDARE NATURALAREN BALORIZAZIORAKO ESTRATEGIA BAT” proiektua dela-eta, mugaz bi aldeko kirol, hezkuntza eta formakuntza programa oso bat antolatu dugu, Pirinioetako ondare naturalaren balorizatzeko. FEDER eskualdeko garapenerako Europako funtsak proiektu hau aldi berean finantziatzen du.

 

📸 Más imágenes