Ipar Martxako Monitore Ikastaro Ofiziala antolatu du Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak, 2019ko urriaren 18an hasiko dena.
Ipar Martxako Monitore titulazioa aldi iragankorrako kirol titulazio ofiziala da, CSD-k onartu duena; modalitea hau indartu ahala, CSdk Ipar Martxako Kirol Teknikariarena sortzeko baimena emango digula espero dugu. Kasu horretan, zubi ikastaroa egitea ezinbesteko izango da Kirol Teknikariaren titulua lortzeko.
Ikastaroan ikasleen gutxieneko kopurua 15 izango da, eta gehinkekoa 25.
Formakuntzan sartzeko betekizunak:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua izatea; edo baliokidea; edo 17 urte baino gazteagoek DBHko titulua ez badute gradu ertaineko ikasketarako sarbide proba, Nafarroako Hezkuntza Departamenduak deitutakoa.
- FEDME txartela izatea, edo Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearena, edo FEDMEko beste lurralde bateko mendi federazio batekoa.
- Sarbide proba gainditzea.
SARBIDE PROBA: izen-emate irekita dago www.mendizmendi.com en. Urriaren 5ean 10:00etatik 13:00etara egingo dute erabakirik gabe leku batean (Aralar edo Urbasan). Prezioa 60€.
25 ikasle baino gehiagok sarbide proba gainditzen badute, sarbide probaren izen ematearen ordena kontuan hartuko dugu ikastaroaren izen ematea egiteko.
IKASTAROAREN DESKRIBAPENA:
BERARIAZKO BLOKEA 2019ko urriaren 18tik abenduaren 15era.
Presenziala izango eta Iruñeko Residencia Fuerte del Príncipen egutegi honen arabera:
- Urriaren 18an 16.00etaik 20.00etara.
- Urriaren 19an 8.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.
- Urriaren 20an 8.00etatik 14.00etara.
- Azaroaren 1ean 8.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.
- Azaroaren 2an 8.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.
- Azaroaren 3an 8.00etatik 14.00etara.
- Azaroaren 15ean 16.00etaik 20.00etara.
- Azaroaren 16an 8.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.
- Azaroaren 17an 8.00etatik 14.00etara.
- Abenduaren 13an 16.00etaik 20.00etara.
- Abenduaren 14an 8.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.
- Abenduaren 15ean 8.00etatik 14.00etara.
Atal bakoitzak bere azketeketa izango du. Blokearen amaieran azterketa praktikoa egingo dute.
BLOKE KOMUNA. Aldi iragankorreko ikastaroetan, bloke osoa urrutitik eginten dute, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren (KAIMZ) aula birtualaren bidez. 2020ko otsailaren 1etik apirilaren 4a arte izango da. Bertaratu beharko dute saio praktiko bat egiteko eta azken azterketa ere egiteko.
PRACTIKAK 150 ordu. Egiteko epea urte batekoa da, berariazko bloke eta komuna gainditu ondoren.
IKASTARORAREN PREZIOA: Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen lizentziarekin 490 €, FEDMEko beste lurralde federaziokoarekin 540 €.
IKASTAROAREN IZEN-EMATEA: 2019ko urriaren 7tik 17ra www.mendizmendi.com en. 25 izangai baino gehiagok gainditzen badute sarbide proba, sarbide probaren izen ematearen ordena kontuan hartuko dugu ikastaroaren izen ematea egiteko.
Nafarroako Foru Komunitaten bizi direnek Nafarroako Gobernuari diru laguntza eskatzeko aukera izango dute, urtero monitore edo entrenatzaile izateko diru laguntzen deitzen baitute.