Nafarroako Federazioko kirolariak bikain aritu dira irailaren 4tik 8ra egin duten FEDMEko Alpinismo Zentruen arteko topaketan. 7 lurralde ezberdinetako 40 kirolari Gredoseko Zirkuan elkartu ziren 5 egun horietan.
Nafarren emaitza oso ona izan zen. 11 bide eskalatu zituzten eta beste 2 ireki zituzten: Fósiles en acción, (230m 6b/A1) Ameal de Pablon eta Pechugito (140m 6b) Casquerazo Inferior zonaldean.
Beti bezala, aipatzekoa da taldekideen arteko giroa, ilusioa eta jarduera.
TOPAKETAREN KRONIKA