Gazteak taldeak 2019ko azken-aurreko topaketa egin du. Euriari ezkinatxo egin ahal izan ziotenez, zenbait zailtasunezko eskaladak egiteko aukera zuten Riglosen (Frechin, Pisón eta Volados), horman aurrera egiteko hainbat alderdi landuz.
Orduak ongi ustiatu zituzten, eta beti bezala giroa izugarria izan zen.