MONTAÑA Hace 6 años

KIROL MERITUARI ZILARREZKO DOMINA PEDRO MARÍA RUIZENTZAT ETA OHOREZKO AIPAMENAK KOLDO ALDAZ ETA GREGORIO ARIZENTZAT

KIROL MERITUARI ZILARREZKO DOMINA PEDRO MARÍA RUIZENTZAT ETA OHOREZKO AIPAMENAK KOLDO ALDAZ ETA GREGORIO ARIZENTZAT

Azaroaren 27an Nafarroako Jauregiko Tronu aretoan emango dituzte Kirol Merituari Urrezko Domina, Zilarrezko Dominak eta Ohorezko Aipamenak.

Kirolaren arloan sustapen lanean diru ordainik gabe hogeita bost urte edo gehiago eman dituzten pertsonak nabarmendu eta goraipatzen dituzte Zilarrezko Dominek

Pedro María Ruiz Bordagaraik horietako bat jasoko ditu, 50 urteetan Sakanan mendizaletasuna sustatzeagatik.

Ohorezko Aipamena atalean, baloratuko dira bizitzan zehar izandako ekintza nabarmenak Nafarroako Kirol praktikaren alde. Koldo Aldazek eta Gregorio Arizek jasoko dituzte Aipamen bana, 

Koldo Aldaz Ibarrola zenbait lanetan aritu da Nafarroako mendizalitasunean: mendiko gidaria, aterpeko zaindaria, Nafar Goi Mendi Eskolako kidea, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen Zuzendaritza-Batzordeko kidea, hainbat artikuluen egilea, bere laguna zen Iñaki Ocho de Olza errekate taldeakidea eta Mendiko Kirol Teknikaria ikasketak ezartzearen aldeko funtsezko lana egin du.

Gregorio Ariz Martínez mendizaletasunaren alde aritu da bizitza osoan. Dhaulagiri igotzeko espedizioaren burua izan zen duela 40 urte. Mendizaletasuna zabaltzeko lana egindu, oso alpinista ezaguna eta Nafarroako Goi Mendiko kide ohia da eta hainbat aldizkarietan mendiko artikuluen egilea.

 

Zorionak saridunei!