Nafarroako Mendi Eskiko Txapelketa aurten ere ALTA RUTA PYRENE/GOIMENDI IBILALDIAn jokatuko dute martxoaren 1ean Linzan. Txapelketarako ibilbide puntuagarria A da eta bikoteka lehiatuko dute (aurten, ibilbide luzea banaka egiteko aukera dago, baina kasu honetan ez da puntuagarria izango txapelketarako).
Antolatzaileek web berria prestatu dute https://altarutapyrene.com/, bertan argibide osoa duzue.
Izen ematea: https://www.kirolprobak.com/pruebas.php