MONTAÑA Hace 6 años

NAFARROAKO MENDI LASTERKETEN KLUBEN ARTEKO TXAPELKETAK: DATAK ETA IZEN-EMATEA

NAFARROAKO MENDI LASTERKETEN KLUBEN ARTEKO TXAPELKETAK: DATAK ETA IZEN-EMATEA

2020ko Mendi Lasterketen Kluben Arteko Txapelketak: Mendi Lasterketen Taldekako, Ultra Taldekako Txapelketa eta Kilometro Bertikalaren Txapelketa

Taldeen betebeharrak (3 txapelketetan berdinak dira):

  • Gizonen edo emakumeen taldeak izango dira.
  • Gizonen taldeek 3 eta 8 arteko partaideak izango dituzte. Emakumearenak 2 eta 8 artean.
  • Txapelketa bakoitzean klub bakoitzeko lehendabiziko hiruen denborak izango ditugu aintzat, Nafarroako mendi federatuak badira. Korrikalariak bere federatu txartelan agertzen den mendi taldekoa da. Gizoenen kasuan, lasterkariak 2 edo gutxiago badira, klubetako sailkapenean ez da agertuko klub hura. Gizonen kasuan, klub bakoitzako gutxienez 3 lasterkari sailkatu beharko dira klubetako sailkapenean agertu ahal izateko.
  • Lasterkari bakoitzak izen ematea egin beharko du txapelketari dagokion lasterketan.

Txapelketaren datak eta klubetako izen ematea:

  • Nafarroako Ultra Trail Taldekako Txapelketa: apirilaren 25ean jokatuko dute V NAFARROA XTREME lasterketan (68 km-ko lasterketan izena eman izan beharko dute). Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, apirilaren 17 azken eguna izango da. 
  • Nafarroko Mendi Lasterketen Taldekako Txapelketa: maiatzaren 10ean izango da IV. BERROETAKO MENDI MARATOI ERDIA lasterketan. Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, apirilaren 30 azken eguna izango da.
  • Nafarroako Kilometro Bertikaleko Taldekako Txapelketa: irailaren 20an lehiatuko dute XII. UHARTE ARAKIL BERIAIN KB lasterketan. Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, azken eguna irailaren 11 izango da.

 

📸 Más imágenes