MONTAÑA Hace 6 años

KANPALDIAK ETA ZEHARKALDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKOAK. 2020 UDA

KANPALDIAK ETA ZEHARKALDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKOAK. 2020 UDA

Belarouat proiektuaren barruan, honako jarduera hauek programatu dira 2020ko uztailerako eta abuzturako.

Jarduera horiek Belaguako aterpean egingo dira nagusiki, inaguratu berria izanik, eta L´Aberouaten ( Lescun, Frantzia):

- Kanpaldiak Belaguan ; 2003tik  2009era jaiotakoentzat

- Kanpaldiak Lescunen ; 2006tik  2011ra jaiotakoentzat

- Mendi zeharkaldiak Belaguan ; 2003tik  2005ra jaiotakoentzat

- Mendi zeharkaldiak Lescunen ; 2003tik  2005ra jaiotakoentzat

Pirineoetako bi aldeetako partaideak izanen dituzte jarduerek eta elebidunak izanen dira. Ez da ezinbestekoa frantsesa jakitea baina frantsesaz aritzeko aukera paregabea da.

Egonaldia, jarduerak, eta mantenua BELAROUAT EFA 2014/16 proiektuak diruz laguntzen ditu eta FEDER funtsekin batera finantzatzen dira, POTECFA 2014/20 programaren eta Nafarroako Gobernuaren bitartez.

Parte -hartzaileen etorrera eta irteera bakoitzaren kontua izanen da. Beharra izanez gero Nattura, enpresa antolatzaileak garraio zerbitzua eskaintzen du. Serbitzu honek inskripzio egin eta gero ordainduko da.

Izen-ematea martxoaren 24an, asteartean, 9:00etan irekiko da www.mendizmendi.com helbidean eta apirilaren 24an, ostirala, itxiko da 23:59an. 

50euro ordaintzea eskatuko da erreserba-plaza gisa, jarduera egin ondoren diru hau itzuliko delarik.

ADI EGON !! ; Erabiltzaile bat webgune horretan alta eduki behar da eta erabiltzaile hori inskribitutako neska-mutila izan beharko da.

Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera. Neska-mutil bakoitzari jarduera bakarren izena emateko aukera emango zaio soilik. Hala ere , plaza libreak geratuko balira, iragari egingo litzateke eta bigarren jarduera batean izena-emateko aukera izango litzateke.

www.belarouat.com/actividades

EL BELAROUAT EFA 214/16  " Belagua Y Laberouat, puertas de Larra y Anie; Una estrategia de valorización del Patrimonio Natural del Pirineo" delakoan, besteak beste, Pirineoetako Natura Ondarea balorizatzeko prestakuntza eta hezkuntza programa bat sartzen delarik.

 

📄 Documentos relacionados

Fuente original: Ver en Montaña