MONTAÑA Hace 6 años

BERAKO MENDI MARATOI ERDIA BERTAN BEHERA

BERAKO MENDI MARATOI ERDIA BERTAN BEHERA

 

Covid-19 koronabirusak eragindako pandemia dela eta, osasun-agintarien gomendioei jarraituz eta lasterkarien eta boluntarioen estaldura medikoa ziurtatzeko, datorren apirilaren 19an ospatzekoa zen Berako Mendi Maratoi Erdiaren antolatzaileek lasterketa bertan behera uztea erabaki dugu. Aurten ez da lasterketa hau egingo, ez aurreikusitako datan eta ezta beste batean ere.

 

2021ko apirilean berriro antolatuko dugu Berako Mendi Maratoi Erdia.

 

Lerro hauen bitartez aurten zein aurreko urteetan lasterketa antolatzen lagundu duten boluntario, korrikalari, enpresa, saltoki eta erakundeek emandako laguntza eskertu nahi dugu.

2021ean indar gehiagorekin bueltatuko gara

 

2020-3-13

 

MANTTALE MENDI LASTERKETA TALDEA

 

AGERRA MENDI TALDEA