COVID 19-aren egungo egoera dela eta, aurtengo Angel Oloron de Belaguako aterpearen inagurazio ekitaldia 2021era atzeratzeko beharrean ikusi gara.
Azken hilabeteetan, gogor ekin diogu ahalik eta baldintza hoberenetarikoetan ongi etorria emateko asmoarekin, baina azkenean ezingo da horrela izan, egoerak ez baitu baimentzen.
Hurrengo urtean behar bezala ospatuko dugulakoan gaude.
Laister web orrialdean informazio guztia aurkeztuko dizuegu, izen emateen irekierarekin batera.
Udaletxe, babesle, kolaboratzaile zein boluntario guztioi mila esker zuen laguntza eta pazientziarengatik.
2021eko irailaren 3tik 5era itxaroten zaituztegu!!