Gazteak Nafarroako Alpinismo Taldeak parte hartu du FEDMEko Alpinismo Taldeen topaketan Picu Urriellun, non 9 federazioetako 50 kirolari bildu ziren.
Nafarroako taldeak 20 bide inguru eskalatu zituen, eta berri bat ireki zuten Urrielluko Neveron, Síndrome Cubano (160m. 6a).
Naranjoko 4 aldeak kateatu zituzten. Gauzak horrela, egun batean 11 ordu eta 40 minututan osotara 1.600 metro eskalatu zituzten.