"1. Maila Nazionalean bi talde nafarrek Kanarietako Tabor Añavingo taldearen aurka jokatu zuten joandako asteburuan.
Larunbat arratsaldean Oberenari tokatu zitzaion eta ez zuen partida aurrera ateratzea lortu Gaizka Pascual gazteak partida handiak irabazi arren. Arrosadiakoek 3-4 (10-17) galdu zuten binakako partidan.
Igandean Anaitasunari tokatu zitzaion eta garaipena lortzear izan zen, baina azkenean partida oso parekatua galdu zuen, mailari eusteko azken bultzada emango ziona. Oberenak jaitsiera postuetatik 4 puntura jarraitzen du.
Gizonezkoen Bigarren Nazional Mailan, Anaitasunak 5-1 (16-5) galdu zuen Irunen.
Oberena "A" taldea Donostiara joan zen San Sebastián Atléticoaren aurka jokatzeko. Donostiarren "B" taldearen kontra 4-2 (13-7) galdu zuen.
Oberena "B" taldeak Weltech Electronics Gure Taldearen aurka jokatu zuen Portugaleten, eta Nafarroako taldeak 4-2 (13-7) irabazi ondoren, sailkapeneko laugarren postuan dago.
Oberena "A" taldea jaitsiera postuetatik urrun mantentzen da eta Anaitasunak azken postuan jarraitzen du".