2026ko Nafarroako 3Dko Arku Tiroko Txapelketako 2. jardunaldia
1. Txapelketaren lekua eta ordutegia:
1.1. Txapelketa Tutera Klubaren 3D ibilbidean izango da, 2026eko otsailaren 22an.
Zelaiaren koordenatuak
AURREIKUSITAKO ORDUTEGIA:
09:00. - Harrera, materialaren azterketa eta puntuazio-orrien banaketa.
09:30. - 24 ituko ibilbidearen hasiera
13:30. - Puntuazioen ematea.
Ordutegi hauek behin-behinekoak dira eta baliteke txapelketaren beharren arabera aldaketak izatea.
2. Parte-hartzea.
RFETA-ko lizentzia nazionala edo Lurraldeko Homologatua indarrean duten kirolariek har dezakete parte, Lehiaketa eta Diziplina-Batzordeak edota Organo Gorenak zigortu ez baditu. Hala ere, Nafarroako Txapeletako sailkapenerako bakarrik Nafarroko lizentzia duten kirolarien puntuazioak hartuko dira kontuan.
3. Izen-ematea:
3.1. Hurrengo estekan egingo da izen-ematea.
IZEN-EMATEA
3.2. Izen-emateko epea irekita egongo da zirkular honen argitaratzearekin eta larunbatean otsailaren 14an itxiko da, 23:59etan.
3.3. Izen-ematearen prezioa 10 € dira Nafarroan federatuta daudenentzako eta 20 € Nafarroatik kanpo federatuta daudenentzako.
3.4. KONTUZ: Izena ematerakoan ez bazaizu justifikanterik iristen emandako emailera, izena ematea ez da zuzen egin. ANTOLATZAILEAREKIN HARREMANETAN JARRI.
4. Gehienezko parte-hartzaile kopurua.
4.1. Gehienezko parte-hartzaile kopurua 96 kirolari izango da.
4.2.Nafarroko lizentzia dutenek izango dute lehentasuna izena ematerakoan. Beste federazioetako kirolariak itxaron zerrendan geldituko dira izena ematearen epea amaitu arte. Ondoren, libre geratu diren plazak beste federazioko izen-emateekin beteko dira eta hauek egindako ordenaren arabera hautatuko dira. Jakinaraziko da.
4.3.Izen-emate kopurua erabilgarri dauden plazak baino altuagoa bada, izen-emateen ordenaren bidez erabakiko da.
4.4. Plazen erabilgarritasun faltarengatik onartu ez diren izen-emateei dirua itzuliko zaie eta posta elektroniko bitartez abisatuko zaie.
5. Txapelketaren garapena.
5.1. Maila eta klase guztiek W.A.-ren Araudiak dioen distantzietara jaurtiko dute (RFETA-ko jaurtialdien aldaketei eta W.A.-ri egokitzen gara).

5.2. Txapelketak 2 gezi bota behar zaien 24 ituko ibilbide 1 izango du.
6. Orokortasunak
6.1.Akreditaziorik gabeko pertsonei ez zaie sarrera onartuko jaurtiketa eremura.
Klubetako entrenatzaileek haien akreditazioa eskatu beharko dute haien kirolarien izen-ematearen momentuan. Teknikoen akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez hurrengo tituluetako bat izan beharko du: RFETA Monitorea, NKI-ko edo maila goreneko Kirol-abiarazlea edo JDN-NKJ-ek aitortzea entrenatzaile edota entrenatzailearen laguntzaile bezala.
6.2. Publikoa onartuta dago.
Txemari Zurbano Peñas
NATF-ko Zuzendari Teknikoa