Irailaren 19tik 24ra Frantziako Robion Herrian Munduko 3Dko Txapelketa lehiatu zen eta Encarna Garridok, José Luis Iriartek, Carlos Sotak eta Pedro Garridok nafarrek parte hartu zuten. Azken honek, Espainiako Selekzioko entrenatzaile-lanak egiten.
Zorterik gabe banakako lehiaketan eta podium bikoitza taldekakoan
Banakako txapelketan nafarrek ez zuten zorte handirik. Carlos bigarren txandan jokoz kanpo geratu zen, Encarnak 15. posizioan amaitu zuen final-zortzirenak arkuko pala apurtu ondoren eta José Luis zortzigarren izan zen final laurdenetan kanpoan geratuz.
Hala ere, Encarna eta José Luis primeran moldatu ziren beraien taldekideekin taldekako txapelketan eta finaletara iritsi ziren.
Emakumezkoetan Encarnak (arku zaharra erabiliz) Shenaida Méridak granadarrak eta Rosa Minyanok kataluniarrak osatutako taldeak Errusiako eta Dinamarkako Selekzioak kanporatu zituen finalean Italia topatu arte. Selekzio azurraren taldean jokatu zuen Giulia Barbaro, urrezko domina banakako Longbow modalitatean.
Partida izugarria zen. Hala ere, espainiarrek ituen gogortasuna sufritu zuten errebote desegokiak izaten. Italiarrak hobeto moldatu ziren eta 108-91 irabazi zuten. Suediak bete zuen podiuma Danimarka 110-93 irabazteari esker.
Mutilen lana emakumeena bezain txalogarria izan zen. José Luis Iriartek lehiatu zuen , José María Rodríguez madrildarrarekin eta César Vera balearrarekin, guztiak serie-buruak izanda. Bereziki aipagarria da final-laurdenetan Austriaren kontra izan zuten partida berdinketa haustera joan behar zelako. Zorionez, hispaniarrek punteria hobeagoa izan zuten 26-23 irabaziz.
Finalerdietan errazago izan zuten anfitrionen aurka eta 11-95 irabazi zuten. Azkenik, Estatu Batuetako Selekzioaren kontrako finala lehia handikoa izan zen sei arkulariek maila handia erakutsi baitzuten. Azken ituan erabaki zen txapelduna non amerikarrek 29 puntu lortu zituzten eta espainiarrek 20. Gauzak horrela 102-95ko markagailuak eman zion txapelketa Estatu Batuetako taldeari. Frantziak hirugarren posizioan bukatu zuen Italia irabazi zuen eta.
Guztira, Espainiako Selekzioak hiru domin lortu zituen Barebow modalitatean César Verak urrezkoa lortu zuelako eta berriro arkulari nafarrak protagonistak izan ziren txapelketa internazional honetan.
Atxikita dagoen dokumentuan sailkapen osoak ikusi daitezke.