TIRO CON ARCO Hace 8 años

Nafarroako arkulari gazteak Arku Tiro Nazionaleko hoberenen artean

Nafarroako arkulari gazteak Arku Tiro Nazionaleko hoberenen artean

Mirari Zurbanok, Jorge Dabanek eta Jorge Castañok parte hartu zuten Espainiako Arku Tiro Errege Federazioak antolatutako kontzentrazioan. 

 

Urriaren 13tik 15era Madrilgo Errendimendu Handiko Zentroan izan zen eta Jorge Castañok kadete kategorian, eta Mirari Zurbanok eta Jorge Dabanek 14 Urte Azpikoan hoberenekin batera parte hartu zuten.

 

Gertaera gogoangarria da Nafarroako Federazioko historian gure komunitatea kirolari gehiena eman duena izan delako Teknifikazio Zentrorik ez dutenen artean.

 

Espainiako Federazioak topaketa hauek antolatze ditu arkulari onenen bilakaera ezagutzeko eta zentroko entrenatzaileak emandako sesio teorikoak eta praktikak eskaintzeko. Azken hauen hitzetan gure arkulariak sasoian daude eta animatu zituzten bidean jarraitzera. Horretarako etxerako lanak bidali zizkien.

 

Harrobiarekin lan egiteaz aparte, teknikariei ere formakuntza eskaini zien eta hor izan genituen Txemari eta Irati Zurbano.

Zintzilikatutako argazki batean Irati, Txemari, Jorge eta Mirari, 3 ospa handiko arkulariekin daude: Elias Cuestarekin (ezkerrean dagoena, 2 joku olinpikotan parte hartu duena); Antonio Vazquezekin (erdikoa, 4 joku olinpikotan parte hartu eta urrezko domin bat lortu duena) eta Dani Morillorekin (eskuinean, 2 joku olinpiko izanda bere curriculumean).


📸 Más imágenes