TIRO CON ARCO Hace 8 años

Arkulari gazteentzako teknifikazioa

Arkulari gazteentzako teknifikazioa

Nafarroako arku-tiroko harrobiak teknifikazio saioak izan zituen Frantzian eta Extremaduran.

Mugaren beste aldeko herrian, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eta Nafarroako Arku Tiro Federazioak Akitaniako Departamendu Batzordearekin sinatuta duten Mugakideen Arteko Programako jardunaldiak ospatu ziren. 2 tekinari eta haur kategoriako 6 kirolari nafarrek bidaiatu zuten hara. Nafarroako Aurre-Selezioko kideek entrenamendu metodologiak eta teknikak Pirinio Atlantikoetan dagoen Lescarreko Teknifikazio Zentroko gazteekin partekatu zituzten.

Beste aldetik, Jorge Castañok eta Nafarroako Arku Tiro Federazioko teknikari batek Espainiako Federazioak Caceresen antolatutako kontzentrazioan parte hartu zuten. Azken denboraldiko 10 kadete onenak deituak izan ziren hurrengo junior eta kadete kategorietako Europako Txapelketako selekzio nazionala osatzen hasteko asmoz. Momentuz, Jorge hautatuen artean dago baina lan handia egin beharko du 3 kideko behin-betiko zerrendan sartzeko.

 

Teknifikazio Jardunaldia Foru Komunitatean

 

Nafarroako eskoletan garatutako lan onari eta Nafarroako Federazioak ematen dion kontinuitateari esker, Espainiako Federazioak emandako babesa handitu du ziurtatzen Iruñean datorren abenduan teknifikazio asteburua izanen dugula. Modu honetan, Nafarroako kirolariek junior talde nazionaleko kideekin saioak partekatuko dituzte.