TIRO CON ARCO Hace 8 años

NKJetako eta Aretoko Nafarroako Txapelketako azken txanpa

NKJetako eta Aretoko Nafarroako Txapelketako azken txanpa

Abenduaren 16 eta 17an Tafallako Institutu Poloteknikoko pilotalekuan lehiatua izan zen denboraldi honetako Aretoko III. Jardunaldia. Larunbat arratsaldean kimu, haur eta kadete kategorietako arkulariek sailkapen txandak lehiatu zituzten eta igande goizean junior eta senior kategorietakoen txanda izan zen. 

 

3 tiraketa lehiatu ondoren jardunaldi finala gehiorik ez falta da. Urtarrilaren 13 eta 14an San Adriango Ikastetxeko pilotalekuan izango da eta espero da emozio handikoa izatea sailkapenak oso berdintsuak baitira. 

 

Sailkapenak

 

Momentuz, Nafarroako Kirol Jokoetakoak honako moduan daude:

 

Arku Rekurboko Mailan, gizonezkoen kadete kategorian  Miguel Angel Rubio (Salesianos) sailkapeneko burua da, baina Pablo Casimiro eta Nicolas Uriz (biak Eguesibarko Lakarri taldekideak) gertu dabiltza bigarren eta hirugarren posizioetan.  

 

Emakumezko kadeteetan, podiumeko guztiak Salesianos taldekideak dira. Marta Zuza lehena da hiru jardunaldiak irabazi ondoren, Jone Gaztelu bigarrena eta Ainara Artola hirugarrena.

 

Gizonezkoen 14 Urte Azpiko "lehiaketan" Jorge Daban (Lakarri) lehena da baina bere atzean gertu baditu Francisco Javier Ibañez (Salesianos) eta Igor Vizcay (Lakarri). Emakumezkoen kategori berdinean, Lakarri kideen arteko duelu dugu Mirari Zurbanu lehena eta Sandra Lopez Luengo bigarrena dira eta.  

 

Eskola kategorian, Guiomar León de Salesianos kadeteen lehiaketako burua da eta haur kategorian Eguesibarko Unai Exposito, Gabriel Muñoz eta Angel Arnaizen arteko lehia polita dugu. 

 

Azken arku rekurboko kategoria kimuena da eta Lakarri kideko Marcos Lasak sailkapena menperatzen du. 

 

Arku Konposatuko Mailan parte-hartzaile gutxi daude. Noelia Castro (Lakarri) kadeteen lehena da eta Iñigo Hernandez (Arco Ribera) kimu kategoriako burua da. 

 

Beste kategoriak

 

Igande goizean beste kategoriek azken jardunaldia lehiatuko dute: Rekurbo Konposatua, Konposatua, Instintiboa eta Long Bow. Azpimarratu behar da NKJetatik etorritako kirolariak arkularien kopurua handitu baitute junior kategorian.  

 

Lehen aipatu dugun modian, jardunaldi final hau San Adrianen izango da eta bi ordutegi izango ditu: larunbatean 16:00etatik eta igandean 9:30etik.

 

Emaitzak eta sailkapenak kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan.

 

Iturria eta argazkiak: Marian Serrano

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados