TIRO CON ARCO Hace 8 años

NKJetako Aretoko finalek sorpresak izan zituzten

NKJetako Aretoko finalek sorpresak izan zituzten

Pasa zen asteburuan Retegi II pilotalekuan izan zen Nafarroako Kirol Jokoetako azken jardunaldian. 86 arkulari elkartu ziren eta lehia handiko lehiaketa protagonizatu zuten. 

 

Nafarroako Kirol Jokoak

 

Sailkapen-txandetan faboritoek argi utzi zuten sasoian iristen zirela eta marka onen bila zihoaztela. Haien artean, Mirari Zurbanoren izena azpimarratu behar da emakumezkoen hau kategoriako Nafarroako errekorra gainditu zuelako 583 puntu lortuz. Espainiako Errekorratik 5 puntura geratu zen. 

 

4 txandetako puntuazioek kanporaketak osatu zituzten final-laurdenetatik finaletara. 

 

Nahiz eta faborito gehienek irabazi, sorpresak ere izan genituen. Alegia, Gaizka Rodríguezek protagonizatu zuena. Lakarri taldekidea estrenatu zen mota honetako lehiaketan eta eskola kadete kategoria irabazi zuen. Jon Urrizak bere partez, faboriotak kanporatzen hasi zen finalera iritsi arte. Hala ere, finalean, Miguel Ángel Rubiok esperientzia handiagoa erakutsi zuen Lakarriko kideak baino eta urduriak hobeto kontrolatuz txapela irabazi zuen.

 

Emakumezkoen kadete kategorian Marta Zuza Salesianos taldeko arkulariak txapelketako lau probak eta duelu guztiak irabazi egin zituen. Jone Gaztelu (Salesianos) bigarren izan zen eta Leire García (Lakarri) hirugarrena. 

 

Eskola kadete kategorian Álvaro Muriel (Lakarri) eta Guiomar León (Salesianos) arkulariek lagundu zioten Gaizka Rodríguez txapeldunari podiumean bigarren eta hirugarren posizioetan.

 

Haurren lehiaketan Fran Ibáñez Salesianos taldekideak sorpresa eman zuen finalean hiru 30eko puntuazio jarraian lortuz eta Jorge Daban faboritoa 6/0 irabaziz. Jorgek, nahiz eta 3 29ko puntuazio protagonizatu, ezin izan zuen set bat irabazi.

 

Emakumezkoen haur kategorian Mirari Zurbanok eta Sandra Lópezek lehia handiko finala izan zuten. Lehenengoa txapelduna izan zen. 

 

Eskola haur lehiaketan, Lakarriko kideek lehenengo hiru posizioak irabazi zituzten. Aimar Elarren txapeldun, Unai Expósito bigarren, eta Julen Ayerra hirugarren izan ziren.  

 

Irabazle hau guztiekin batera, Noelia Castro (Lakarri), kadete koposatuko lehiaketan, Ainhoa Pagola (Lakarri) kadete instintiboan eta Íñigo Fernández (Arco Ribera) haur konposatuan txapeldunak ere izan ziren.


Tiraketako zenbakiak eta dominen zerrenda kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan.


Honetaz gain, jardunaldiko argazkiak ikusi ditzakezu ondorengo esteken bitartez:

http://bit.ly/2rfgtHo

 

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados