TIRO CON ARCO Hace 8 años

Aretoko azken Nafarroako Txapelketari buruzko oharra

Aretoko azken Nafarroako Txapelketari buruzko oharra

San Adriango Retegi II Pilotalekuan lehiatutako Aretoko azken Nafarroako Txapelketan, Nafarroako Arku Tiro Federazioak akats bat izan zuen eta gizonezkoen senior kategoriako Longbow kanporaketetako binakapenetan eragin handia izan zuen. 

 

Egunak pasa ahala konturatu ginen eta ohar honen bitartez barkamenak eskatu nahi dizkiegu arkulari guztiei, baina bereziki, kaltetua izan zen kirolariari. Pertsonalki esan diodan bezala, badakigu lan handia egiten dutela txapelketa hauek prestatzeko eta guk ez diogu txapelketetako garapenari kalte egin.

 

Gauzak horrela, sailkapenak eta binakapenak osatzeko prozedura birpasatu dugu eta nahiz eta esfortzu handia egin, egia da kale egiten ari garela. Batzuetan txapelketak arindu nahi dugu hainbeste, non beharrezkoak diren urrats batzuk ez ditugu birpasatu.

 

Horregarik, hemendik aurrera Nafarroako Arku Tiro Txapelketako final guztietan sailkapenak eta banakapenak argitaratuko ditugu txandak ospatu ondoren eta partaideek 10 minutu izango dituzte kontsultatzeko, eta akats baten bat izanez gero, elegiteko.

 

Sare elektriko duten tokietan saiatuko gara informatikoaren bidez egiten, eta besteetan, eskuz argitaratuko dira. 

 

Prozedura berri hau sartuko da Nafarroako Lehiaketetako Araudian datorren batzordean onartu eta gero. 

 

Berriro, barkatu kaltetuak izan direnei.

 

Agur t´erdi.

 

Eugenio Amat Remírez.

Nafarroako Arku Tiro Federazioko Presidentea