TIRO CON ARCO Hace 8 años

Salesianoseko arkulari batzuk Aretoko Munduko Txapelketako 3. proban

Salesianoseko arkulari batzuk Aretoko Munduko Txapelketako 3. proban

Urtarrilaren 18tik 20ra lau arkulari nafarrek Nimesera bidaiatu zuten Aretoko Munduko Txapelketako 3. proban parte hartzeko. Alegia, Salesianos Arku Tiro Eskolako 3 neska eta mutil bat. Haiekin batera, bi entrenatzailek ere bidaiatu zuten 1200 arkulariko topaketa honengandik ikasteko. Izan ere, egun horietan Nimes izan zen Arku Tiroko rekurbo eta konposatu diziplinetako Munduko hiriburua. 

 

Ikasi eta ikasi

 

Nafarrak poz-pozik itzuli ziren etxera. Miguel Angel Rubio Barrenak azaldu zuen ikasitakoa modu honetan: "Nik ikasi dut hobeto egiten dudala tiroa, gozatzen saiatzen naizenean eta bestei begiratzen ez diedanean. Beste herrietako maila ikusi ahal izan dut eta gustatu zait guztiek pasio berdina partekatzen genuela: arku tiroa". Bere arreba Rakelek zerbait antzekoa azpimarratzen zuen esperientzia honi buruz: "Puntuazioko helbururik gabe joan nintzenez, lehiaketaz, nire teknikaz eta tiroaz askoz gehiago disfrutatu nuen".  

 

Irati Miguel Beriain eta Marta Zuza Serrano iaz ere parte hartu zuten. Iratik topaketa honengandik jasotako konfiantza adierazi zuen: "Sentsazio onak errakari dizkit berriro. Soilik nire buruari begiratzen konfiantza handiagoa lortu dut hobeto egiteko. Teknikaren aldetik oso ongi sentitzen nintzen". "Esperientzia hauek balio dute bakoitzari eragiten eragiten diguten gauza xumeek identifikatzeko. Honetaz gain, taldearengandik dugun konfidantza eta elkarri laguntzen dioguna ere bai. Horrela aurrera pausoak emanen ditugu", zion Martak. 

 

Esperientzia, emaitzak baino garrantzitsuagoa izan zen

 

Kanporaketetako 1. txandatik gertu geratu ziren. Puntuazio onak lortu zituzten eta erreferentzizkoak lehiaketa nazionalei begira lehendabiziko 40 arkluarien artean kokatu baitziren. Jose Gabriel Miguel Rueda klubako entrenatzaile eta presidenteak bere poztasuna aitortu zuen: "Kontent nago haiek eurek animatzn direlak eta konfiantza handia hartzen dutelako. Mota honetako lehiaketak erabat ezberdinak dira eta gauza interesgarri asko ikasi ahal dira konfiantza, teknika, gainditzea eta helburuen ikuspuntuetatik... baina batez ere, guztiok gizakiak garela ikasten da ere bai"

 

Txemari Zuza bigarren entrenatzaileak ere ikasitakoa azaldu zuen "ni hazi naiz entrenatzaile bezala Miguel Angeli esker, eskertzen diot eta indarberritua nator".

 

Lehiaketatik kanpo agurtu ahal izan zituzten haien erreferenteak eta haiek bezalakoak direla egiaztatu zuten.

 

Babesa

 

Esperientzia izugarri hau posiblea izan da gure kirolariek eta entrenatzaileek jasotako babesarengandik. Hain zuzen ere Salesianos Zentroak eta Mendillorriko Institutuak langileei eta ikasleei emandako bidaiatzeko baimena eta Arku Tiro Kluba honengandik konfiantza duren enpresa hauek: La Escalera Jatetxea (Aralar Kalean), eta Leadernet eta Juper enpresak.