Otsailean zehar Aretoko Espainiako Txapelketak lehiatuko dira eta Nafarroako Arku Tiro Federazioak osatu ditu gure komunitatea ordezkatuko duten selekzioak.
Hautatu guztiek eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu zuten Nafarroako Txapelketako edo Kirol Jokoetako probetan.
Datorren asteburuan hasiko dira borrokatzen Langreon izango den Espainiako Arku Rekurbo eta Konposatu diziplinetako Espainiako Txapelketan. Hain zuzen ere, 14 urte azpiko, kadete, junior eta egokitu kategorietako kideek lehiatuko dute.
14 urte kategoriako selekzioan daude Fran Ibañez (Salesianos) Nafarroako Haur Txapelduna, Jorge Dabán (Lakarri), Igor Vizcay (Lakarri), Mirari Zurbano (Lakarri) eta Sandra Lopez (Lakarri).
Kadete Selekzioan Marta Zuzak (Salesianos), Miguel Angel Rubio (Salesianos) eta Pablo Casimirok (Lakarri) plaza ziurtatuta dute. Bestalde, Jone Gaztelu (Salesianos) eta Javier Carrillo (Salesianos)hautauak izan dira, baina txapelketako inskripzioa kirolariz lepo dagoenez, itxaron beharko dute ituen zozketa egin ondoren, antolatzaileek haien plazak konfirmatzen dituzten edo ez.
Junior lehiaketan, Jorge Castaño (Lakarri) Absolutu Kategoriako Txapeldunak ordezkatuko gaitu eta egokitutako arku konposatuan, Carmen Rubiok (Runa) gauza bera egingo du. Espainiako Txapelduna saiatuko da titulua berresten eta badirudi txikien kategorian ere dominak eskuratu ahalko ditugula talde indartsuenetariko bat osatu baita. Honetaz gain, sopresak izan daitezke kirolari nafarren maila igotzen ari delako Federazioko Selekzioen Programari esker.
Aurten, absolutu kategoriako arku rekurbo eta konposatu Espainiako Txapelketa otsailaren 23tik 25era Balear Uharteetan izango da eta hara bidaiatuko dute Jorge Castañok (Lakarri) eta Rafa Ibañezek (Olite).
Gogorarazi behar da Nafarroako Arko Federazioak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak esfortzu ekonomiko handia egiten dutela kirolarien gastuak ordaintzen laguntzeko.
Azkenik, arku trdizional eta biluzik modalitateetako Espainiako Txapelketan ordezkari bakarra izango dugu. Alegia, Txemari Zurbano (Lakarri). Aurten Benalmadenan izango denez eta 3D-ko lehiaketa guztiak Nafarroatik urrun lehiatuko direnez, plaza lortu zuten kirolari nafar gehienek errefuxatu behar izan dute. Hala eta guztiz ere, guk gertutik jarraituko dugu Zurbanoren estreinaldia modalitate honetan.
Zorte on guztiei eta esperientzia gozatzera!