Otsailaren 9tik 11ra, Langreon (Asturias), Espainiako Arku Tiro Txapelketa lehiatu zen egokitutako, junior, kadete eta 14 urte azpiko kategorietan.
Delegazio nafarraren partaidetza bikaina izan zen. Esate baterako, Carmen Rubio arku egokituaren modalitateko txapelduna izan zen eta Junior kategoriako Jorge Castañok Carmenek bezain ongi egin zuen lortutako 9. posizioak Espainiako Absolutu Txapelketarako sailkatu zuelako. Biek Nafarroa ordezkatuko dute otsailaren 23 eta 24an Ibizan.
Beheko kategorietako nafarrek distiratu egin zuten
Nafarroak taldekako lehiaketako brontzezko domina lortu zuen Igor Vizcay-k, Sandra Lopezek, Mirari Zurbanok, Fran Ibañezek eta Jorge Dabanek egindako esfortzuarengatik. Nahiz eta Igor kanporaketetarako ez sailkatu, beste guztiak final-zortzirenetara ailegatu ziren. Sandrak eta Franek puntuazio handia lortu zuten arren, biak final-laurdenetatik kanpo geratu ziren. Emaitza txalogarria biena kontuan izanda Espainiako Txapelketan estreinatzen zirela.
Mirari Zurbano eta Jorge Daban kategoriako Txapeldun nafarrek aurrera jarraitu zuten baina Jorge soilik kanporaketa bat gehiago lehiatu zuen. Izan ere, nahiz eta Nafarroako errekorra berriro gainditu (295 eta 292 puntu), ez zen nahikoa izan finalerdira iristeko. Mirarik bere partez, brontzetik puntu batera geratu zen finalerdian. Lehiaketa txalogarria ere Zurbanok protagonizatu zuena.
Adi egon behar dugu beheko kategorietako neska eta mutilak indartsuz datozelako.
Lanaren fruitua jasotzen
Kadete kategoriako Marta Zuza, Pablo Casimiro eta Miguel Angel Rubio Barrena tiratzaileek Nafarroa ordezkatu zuten Langreon. Azken biak ez ziren kanporaketetara iritsi.
Hala ere, Marta Zuzak sailkapen-txandetan lortutako 4. postu txalogarriak ranking nazionaleko postu interesgarrietan uzten du. Kanporaketetan ez zuen zorte handirik izan eta lehendabiziko duelu galdu ondoren, lehiaketatik kanpo geratu zen.
Txemari Zurbano, Jose Gabriel Miguel teknikariek eta Txemari Zuza teknikari laguntzaileak haien poza adierazi zuten: "Pozgarria da talde honi laguntzea kirolari eta pertsona handiak baitira”.
Kirolari hauek deituak izan dira datorren asteburuan, hilak 17 eta 18, teknifikazio jardunaldi batean parte har dezaten aire libreko denboraldiari begira.
Txapelketako irudiak ikusi daitezke esteka honen bitartez eta Asturiaseko Arku Tiro Federazioaren Facebooken.