Joan zen igandean Badajozeko San Isidro Parkean izan zen Espainiako Federazioko 3Dko Ligako 3. Jaurtiketa. 9 arkulari nafarrek parte hartu zuten eta lan bikaina sinatu zuten haietariko 3 sailkapeneko buruan amaitzen.
Nafarroako espedizioak garaipen bikoitza lortu zuen Long Bow modalitatean. Encarna Garridok emakumezkoen lehiaketa irabazi zuen eta Jose Luis Iriartek gizonezkoena.
Encarnak lehia handiko borroka izan zuen eta 652 puntura iritsi zen. Melania San Jorge galiziarra bigarren izan zen 9 puntu gutxiagorekin eta Laura Alvarez madrildarrak hirugarren posizioan bukatu zuen (576 puntu). Ana Leache nafarrak ere partu zuen modalitate honetan eta bosgarren postua lortu zuen.
Jose Luisek bere partez, 752 puntu irabazi zuen Gaztela eta Leoneko Pedro Antonio Martin gainditzen.
Rubén Zatorre Aznar gazteak hirugarren emaitza inportanteena lortu zuen Arku Instintiboan 14 urte azpikoen kategoriako irabazten.
Pedro Garrido, Carlos Sota, Ruben Zatorre Cabello eta Ana Isabel Aznar arkulariek espedizio nafarra osatu zuten ere bai.
Sailkapen osoak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.