Joan zen asteburuan, hilak 7 eta 8, Eguesibarko Lakarri Klubako Tiro Zelaian izan zen Nafarroako Kirol Jokoetako eta Nafarroako Txapelketako 1. jaurtiketa. Euripean ospatu zenez, kirolariek zailtasun handiagoa izan zuten eta kirolari batzuek ez zuten parte hartu.
Alde batetik, 30 arkulari inguruk parte hartu zuten Nafarroako Kirol Jokoetako haur eta kadete kategorietan. Bestetik, 40 inguruk lehiatu zuten Nafarroako Txapelketan. Horregatik lehiaketa honek bi txanda izan zituen: lehen arku instintibo, biluzi eta low bow modalitetekoek lehikatu zuten eta ondoren, arku rekurbo eta konposatuen arkulariek bere txanda izan zuten.
1. jaurtiketa honetako emaitzak kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan.