Joan zen asteburuan, hilak 7 eta 8, 2018ko Espainiako I. Sari Nagusia - Cáceres Hiriko Sari Nagusia lehiatu zen eta bi arkularik Nafarroa ordezkatu zuten: Jorge Castañok parte hartu zuen arku rekurboaren modalitatean eta Carmen Rubiok arku konposatuaren lehiaketan.
Hain zuzen ere uhartearrak lortu zuen gure emaitzarik onena. Carmen fase finalerako sailkatu zen zazpigarren markarik onena egin ondoren, lehenengo txandan jokatzetik libre izan zen eta final-zortzirenetan Rebeca Bermúdez asturiarra gainditu zuen (136-126).
Arkulari nafarrak ez zuen hainbeste zorterik izan final-laurdenetan non galdu zuen 140-138 Victoria Pérezen aurka. Madrildarrak lehiaketako zilarrezko domina eskuratu zuen gero.
Jorge Castañok bere partez, Alicanteko Manuel Candela irabazi zuen lehenengo txandan, baina zoritxarrez final-hamaseirenetan galduzuen Javier Alfonso García madrildarraren kontra.