TIRO CON ARCO Hace 7 años

Nafarroak historia egin zuen Valladoliden

Nafarroak historia egin zuen Valladoliden

Joan zen asteburuan Aire Libreko Valladolid Hiriko Espainiako II. Sari Natusia lehiatua izan zen, sei kirolari nafarrek parte hartu zuten eta gure espedizioak urrezko domina bat lortu zuen.

 

Sari preziatu honetaz gain, historikoa izan zen bost neska arkulari nafarrek parte hartu zutelako absolutu kategorian: Irati Zurbano, Irati Miguel, Marta Zuza, Raquel Rubio eta Carmen Rubio.

 

Irati Zurbanok urrezko domina eskuratu zuen

 

Lakarri taldeko arkulariak sailkapen-txandako 5. markarik onena lortu zuen eta jokaera izugarria sinatu zuen finalera iristen eta irabazten. Nahiz eta haize bolada indartsuak izan, nafarrak Gaztela eta Leoneko Henar Quintano irabazi zuen azken dueluan. Haien atzetik Celia Castaños eta Eloísa Morago madrildarrek brontzezko domina bana eskuratu zuten.

 

Modu berean, Nafarroak lortutako lehendabiziko urrezko domina da honako maila handiko txapelketa batean (absolutu kategoriako modalitate olinpikoan). 

 

Marta Zuzak bere partez, nahiz eta kadete kategoriakoa izan, final-zortzirenetara iritsi zen, eta Raquel Rubio eta Irati Miguel juniorrak final-hamaseirenetara ailegatu ziren. Bien estreinaldia izan zen absolutu kategoriako sari nagusi batean. 

 

Carmen Rubiok lehiakatu zuen arku konposatuen modalitatean, non saiatzen ari da Tokyo 2020rako sailkatzen, eta seigarren izan zen arazoak izan zituelako arkurekin. 

 

Jorge Castaño kanporatua izan zen final-hogeita hamabirenetan. Bere bigaren parte-hartze izan zen saru nagusi batean eta esperientzia handitzen jarraitzen du denboraldiaren tarte garrantzitsuenari begira.


📸 Más imágenes