Nafarroan denboraldian amaitu eta gero, aire libreko txapelketa nazionalak geratzen dira uztailaren amaiera arte.
Nafarroako Arku Tiro Federazioak hautatutako kirolarien zerrenda osatu du bere araudietako irizpideen arabera.
Irati Zurbano eta Angel Sola arku rekurboan eta Carmen Rubio eta Jose Ramon Agudo konposatuan hautatuak izan dira uztailaren 6tik 8ra Santanderren izango den Aire Libreko Absolutu Txapelketan parte har dezaten.
Modu berean, Carmen Rubio hautatua izan da Aire Libreko Arku Tiro Egokituaren Txapelketa lehiatzeko. Santanderren bertan izango da uztailak 5.
Jorge Castañok eta Raquel R. Barrenak Nafarroa ordezkatuko dute junior kategoriako Aire Libreko arku rekurboko Txapelketan.
Hautatutako kadeteak honako hauek dira: Javier Carrillo, Miguel Angel R. Barrena, Pablo Casimiro, Naroa Gurpegui, Marta Zuza eta Jone Gaztelu. 14 urtez azpiko beste hauek dira: Jorge Daban, Fran Ibañez, Igor Vizcay, Mirari Zurbano eta Sandra López. Guztiek rekurboa erabiliko dute.
Junior, kadete eta 14 urtez azpiko kategoriako kirolari hauek Almussafesera (Valentzia) bidaiatuko dute. Juniorrek lehiakatuko dute uztailak 20 (ostirala), eta gazteenek uztailaren 21ean eta 22an.
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ordaindutako Selekzioen Programaren barne, Txemari Zurbano eta Jose Gabriel Miguel hautatzaileek entrenamendu intentsiboen plana osatu dute lehiaketa ongi prestatzeari begira. Hain zuzen ere, astean bitan bi ordu entrenatuko dute Valentziara bidaiatu arte, eta datorren ekainaren 30ean haien adineko kirolarien aurka lehiakatuko dute Hondarribiko torneoan.
Honetaz gain, datorren asteburuan Nafarroako Selekzioa saiatuko da 14 urtez azpiko kategorietako Autonomien Arteko Espainiako Txapelketarako sailkatzen Madrilen izango den liga nazionaleko azken txandan.