TIRO CON ARCO Hace 7 años

Nafar arkulari gazteek distiratu zuten Aire Libreko Espainiako Txapelketan

Nafar arkulari gazteek distiratu zuten Aire Libreko Espainiako Txapelketan

Junior, kadete eta 14 urtez azpiko Aire Libreko Arku Tiro Txapelketa lehiatua izan zen Valentziako Almussafes herrian joan zen asteburuan. Bertan, 11 kirolarik eta 3 teknikarik Nafarroa ordezkatu zuten.  Jose Gabriel Miguel, Txemari Zuza eta Txemari Zurbano teknikariek zuzendutako espedizioak lan bikaina egin zuen 3 domina lortuz: urrezko bat banakako lehiaketan eta brontzezko bina taldekako modalitateetan. 

 

Jorge Dabanek urrezko domina lortu zuen 14 urtez azpiko banakako lehiaketan. Lakarri-Eguesibarko arkulariak sailkapen faseko bigarren markarik hoberena sinatu zuen 675 punturekin. Andres Teminño aragoiarrak baino 9 puntu gutxiago.

 

Kanporaketetan Moises Regueiro asturiarra 6-0 irabazi zuen final-hamaseirenetan eta hurrengo bi txandetan emaitza berdina sinatu zuen Alberto Pascual eta Victor Pleite arkulari balearren kontra.

 

Dominetik gertu zegoenean, Alicanteko Ruben Mira gainditu zuen finalerdietan (6-2) eta finala Asier Fernandez gipuzkoarraren aurka lehiatu zuen.

 

Final izugarria izan zen biek maila handiko txandak protagonizatu zituztelako. Oso berditsuak izan ziren. Izan ere, 142z berdindu zutenez, gezietako berdinketa haustea jokatu behar zuten. Gipuzkoarrak 9a lortu zuen arren, nafarrak hobetu zuen X-ari emanez.

 

Jorgeren arrakastaz gain, Sandra López bosgarren izan zen eta Francisco Javier Ibañez 9.a beheko kategoria hauetako lehiaketetan.

 

Kadeteen eta juniorren lehian, Marta Zuzak bederigarren posizioan amaitu zuen kadete kategorian, eta Irati Miguelek junior kategoriako bosgarren postua lortu zuen.

 

Domina gehiago taldekako lehiaketetan

 

Nafarroako espedizioak bi domina gehiago lortu zituen. Hauetaz gain, Marta Zuza eta Miguel Angel Rubio arkulariek osatutako bikoteak zazpigarren postu txalogarria lortu zuen kadete kategoriako binakako txapelketa mistoan.

 

Ligako hiru txandak eta Espainiako Txapelketa lehiatuak izan eta gero, Nafarroa sailkatuta zegoen titulurako lehiatzeko. Gauzak horrela, Jorge Dabanek eta Sandra Lopezek osatutako bikoteak galdu zuen finalerdietan Andaluziaren aurka (6-4). Hala ere, nafarrek brontzezko domina eskuratu zuten. Andaluziarrak txapeldunak izan ziren. 

 

Nafarroak azken domina lortu zuen Komunitate Erkidegoen arteko lehian. Gure arkulariek lortutako puntuazioei esker, "gorritxoak" hirugarrenak izan ziren Valentzia (1.a) eta Madrilen atzean.  Jorge Daban, Fran Ibañez eta Sandra Lopez izan ziren arkulari nafar hoberenak.

 

Nafarroako taldeko kideak:

 

• Javier Carrillo Vela

 

• Pablo Casimiro Aguirre

 

• Jorge Daban Baines

 

• Jone Gaztelu Rodriguez

 

• Naroa Gurpegui Perez de Albeniz

 

• Fco. Javier Ibañez Gutierrez

 

• Sandra Lopez Luengo

 

• Miguel Angel Rubio Barrena

 

• Igor Vizcay Escolar

 

• Mirari Zurbano Ramos

 

• Marta Zuza Serrano

📸 Más imágenes